KalekolerKIT tailerra

KalekolerKIT tailerra

Kaixo! Kalekolerki liburua aurkeztu ostean, proiektu berdinaren arira, 9an kalekolerKIT tailerra emango dut.

Bertan bakoitzak bere esaldien biltegi propioa sortuko du: esaldiak ebaki, enkolatu eta kutxa batean prest utziko ditugu kaleak olerkiz bete ahal izateko.✨

Ez da aurritiko ezagutzarik behar.

Umeak ongietorriak dira, baldin eta irakurtzen badakite, kuterra erabiltzeko trebezia badute eta arduradun batez lagunduta badatoz.

Izen-emateak zabalik daude. Plaza mugatuak dira beraz ibili arin kanpoan ez geratzeko!

Bertan elkar ikusiko dugulakoan. Besarkada haundi bat eta laster arte! 🤗

in 19 days
Larrabasterrako Auzoetxea
Loiola Ander Deuna 41, Larrabasterra