TXARRASKAREN XXV. URTEURRENA
TXARRASKAREN XXV. URTEURRENA

*Txarraska Gaztetxearen 25. Urteurrena!*
Maiatzean zehar mende laurdena ospatuko dugu eta horretarako hiru data garrantzitsu prestatu ditugu:
-Maiatzak 4, Larunbata:
*Ate irekiak gaztetxean*. 11.00etatik 14.00tara. Gaztetxean martxan dauden proiektuak ezagutzeko aukera egongo da bertako jendearekin.
-Maiatzak 18, larunbata:
*GAZTETXE EGUNA* Bentako jaietan
- Txarrastxiki umeentzako tailerrak
- Bazkaria
- Kantautorea
- Talde lokalen kontzertuak
- Pintxada gaztetxean
-Maiatzak 30, osteguna:
*Dokumentala eta liburuaren aurkezpena* Social Antzokian
Ospakizun hauek urte guzti hauetan Gaztetxearen parte izan diren eta inguruko herri mugimenduetan lanean ibili den jendearekin ospatu nahi ditugu. Batez ere, maiatzaren 4ko ate irekietan gaztetxea ezagutzera animatu nahi zaituztegu.
*San Faustin* eko lagunak ere bertan egotea gustatuko litzaiguke.
*Animatu eta ezagutu gaztetxeko egunerokoa!*

Duela 2 egun
Txarraska Gaztetxea - Basauri
Cervantes Hiribidea, 1, Basauri
common.add_to_calendar
event.download_flyer