Shatilaren aldeko eguna.

Shatilaren aldeko boxeo eguna.

Idatzi honen bidez, Ezkerraldea Borrroka Taldeko kideok zuon elkartearekin harremanetan jartzen gara, azaroaren 22an, Portugaleteko Merkatuan antolatuko dugun Palestinaren Aldeko Boxeo Egunera gonbidatzeko. Egitaraua 10:15ean hasi eta 18:30ak aldera amaituko da.

Gure helburu nagusia, elkartasuna ardatz, dirua biltzea da, Libanoko Shatila palestinar errefuxiatu-eremurako. Bertan, milaka palestinar bizi dira, okupatzaile kolono sionistek Nakbatik (1948) Palestinatik kanporatuak. Esan gabe doa dena ikuspegi militantetik egiten dugula, eta inork ez duela horregatik kobratzen.

Bildutako dirua, biltzekotan, Youth Center proiektura bideratuko da. Bertan, errefuxiatu zelaiko gazteentzako kirol, hezkuntza eta kultur jarduerak garatzen dituzte.

13 days ago
Portuko Merkatua
Coscojales kalea 1 - Portugalete
Add to calendar
Download flyer