PENINTSULAKO IRRATI LIBREEN KATEATZE ANTIFAXISTA. 🎙📻
PENINTSULAKO IRRATI LIBREEN KATEATZE ANTIFAXISTA. 🎙📻
Beste behin ere, Iberiar penintsulako hainbat irrati libre elkartu gara 14 orduko irratsaio berezi bat partekatzeko. Aldi honetan, sentimentu antifaxista aldarrikatzeko asmoz elkartuko gara. Gorrotoaren diskurtsoa gure auzoetan txertatzen ari den garai hauetan, irrati libreok honi aurre egitea erabaki dugu. Uhinen bidez, ekintzerara eta giza eskubideen aurka dauden pentsamoldeei aurre eginez. Ideia salbatzaile, autoritario eta baztertzaile honek, guztiaren errudun jotzen ditu kolektibo migranteak eta feministak, besteak beste. Egunero ikusten ari gara komunikabideek nola zuritzen dituzten diskutso ultraeskuindarrak, baita ekintza faxista ilegalak ere. Eta gizartearen "polarizazioaz" hitzegiten digute hauei aurre egiten dien masa social bat mobilizatzen denean.
8.irrati-kateatze honen xedea datorren Ekainaren 6an gure uhinak eta frekuentziak kolektibo anitzei hitza emateko erabiliko dugu, baita egunerokoan beldurra eta gorrotoaren aurka lan egiten duten pertsonei ere. Argi eta garbi nahi dugu esan; EZ DIRA PASATUKO!
Irrati ezberdinez osatuko den irratsaio amankomun antifaxista hau goizeko 10etatik gauerdirarte izango duzue entzungai www.radioslibres.info -n, web orrialdeetan edo FM bidez.
Parteartzaileak eta ordutegia:
10.00 - 11.00 Ágora Sol Radio
11.00 - 12.00 Radio Argayo
12.00 - 13.00 Ruido Feminista Radio
13.00 - 14.00 Radio La Granja
14.00 - 15.00 Radio Qk
15.00 - 16.00 Linterna de Diógenes
16.00 - 17.00 Radio RSK
17.00 - 18.00 Zintzilik Irratia
18.00 - 19.00 Contrabanda FM
19.00 - 20.00 Radio Topo
20.00 - 21.00 Irola Irratia
21.00 - 22.00 Radio Almaina
22.00 - 23.00 Radio Temblor (Panamá)
23.00 - 00.00 Colectivo La Insurgente (Chiapas)
8.irrati-kateratze antifaxistak, besteak beste, Ane Lindene eta Nuria Alabao-ri eginiko elkarrizketak; Danilo Albin-en "Justificación declos discursos de ultraderecha" solasaldia; faxistek erahildakoen biografien irakurketak; eta Panama-ko Abya Yala eta Radio Temblor edo Txiapas eko La Insurgente kolektiboa bilduko ditu.
Radios Libres ekimena 2020-an sortu zen konfinamentu garaian eta horren ildotik dator 8.ekitaldi hau. Beste irrati-kateratze-rik entzun nahi ezkero www.radiolibres.info webgunean eskuragarri daude.