Patologías de la polución. ¿Qué enfermedades provoca el aire que respiramos?

Patologías de la polución. ¿Qué enfermedades provoca el aire que respiramos?

Hitzaldia: Patologías de la polución. ¿Qué enfermedades provoca el aire que respiramos? - apirilak 21, asteartea, 19:00etan Ekoetxean (Pelota kalea 5, behea – Bilbo)

Hizlaria: Antonio Palomar, medikua eta osasun-hezitzailea

Sintasia: Airearen kutsadura da gaur egun osasun publikoko arazorik garrantzitsuenetako bat, bai munduan, bai Euskadin. Izan ere, hilkortasun gehien eragiten duen bigarren faktorea da, 8 milioi heriotza baino gehiago maila globalean.

Hitzaldi honetan Europar Batasunean, Espainiako Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan arazoaren garrantzia aztertuko dugu. Airearen kutsatzaile garrantzitsuenen artean daude nitrogeno oxidoak, partikula mehe eta ultrafinak esekiduran, karbono monoxidoa, SO2, ozonoa, kutsatzaile organiko lurrunkorrak eta metal astunak. Europar Batasunak baimendutako gehieneko mailei eta Osasunaren Mundu Erakundeak aholkatutakoei buruz hitz egingo dugu.

Era berean, toxina horien iturri nagusiak zein diren zehaztuko dugu, batez ere errekuntzako ibilgailuen trafikoak eta hiriko beste iturri batzuek igorritakoak, eta kutsadura atmosferikoak eragindako patologien zerrenda gero eta zabalagoan sakonduko dugu.


Antolatzailea: Sumendi

Laguntzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia

in 5 days
Ekoetxea
Pilota kalea 5, Bilbo