Nakba Eguna - Galdakao Palestinarekin

Nakba Eguna - Galdakao Palestinarekin

Gaur egun Palestinar herriak pairatzen duen okupazio, apartheid eta garbiketa etniko prozesuak, 1948ko maiatzaren 15ean izan zuen hasiera. Hori dela eta, aurten “Galdakao Palestinarekin” plataformatik “Gure Haurrak ere Badira” ekimenarekin bat egitea erabaki dugu “Pagadietatik olibondoetara” lelopean, gure herrian Palestinaren alde olibondo bat landatuz.

Olibondoak herri oso baten erresistentzia, memoria eta sustraitzea sinbolizatzen ditu; hamarkadetan injustizia pairatzen jarraitzen duen herri batena, hain zuzen ere. 1948an suntsitutako herrixkak, Zisjordanian eraitsitako olibondoak eta Gazan bonbardaketen ondorioz erretako zuhaitzak irudikatzen ditu.

Esanahiz beteriko keinu xume honen bidez, Palestinako memoria ezabatu ezingo dutenaren aldarria egin nahi dugu.

🗓️ Maiatzak 15

⏱️18:00 elkarretaratzea | 18:30 olibondo landaketa

📍 Iturrondo plaza

🌿 Pagadietatik olibondoetara eta ibaitik itsasora, Palestina izango da. 🇵🇸

9 days ago
Iturrondo Plaza
Iturrondo Plaza, Galdakao