Erakusketa. Gaur, atzo bezala, OTAN EZ (1986-2026)
1986 - 2026. OTAN EZ! 40 urte beteko dira hilabete honetan 1986an Euskal Herriak bloke kapitalistaren NATO - OTAN aliantzari ezezko borobila eman zionetik.
Interes ekonomikoek piztutako nazioarteko gatazkak inoiz baino biziago dauden honetan, Etxebarrieta Memoria Elkartetik 1986. urtean NATOren kontra egondako kanpainen eta erreferendumaren inguruko erakusketa prestatu dugu.
📅 Martxoaren 13tik 28ra Karmelan ikusgai.
📢 Aurkezpen hitzaldia martxoak 13 ostirala 18:30etan Karmelan
OTAN EZ! ❌
11 hours ago
Karmela
Fika kalea 44 -Bilbo