DESALOJOA BERRIRO GELDITUKO DUGU. OTXANTEGI AURRERA!
DESALOJOA BERRIRO GELDITUKO DUGU. OTXANTEGI AURRERA!

Oin dela ia 3 hilabete (azaroaren 23an) Otxantegiren lehenengo desalojo saiakerari aurre egitea lortu genuen biden jarri genituen oztopoei eta bertaratu ginenon indarrari esker ondiño tinko jarraitzen dugu dorretxe parean, Berango astitzen, nekazal lurrak lantzen eta hirigintza eredu espekulatibo basati hau irmoki salatzen.

Tamalez, egun hartako ez zen behin-betiko garaipena izan. Hilabete barru, apirilaren 18an, berriro izango ditugu indar polizialak gurean, eta jakin badakigu hurrengo saiakerari indar handiagoz erantzun beharko diogula, izan ere, eurak ere prestatuago etorriko baitira, baliabide gehiagorekin.

Horregatik, elkartasuna eskatzen dizuegu berriz ere desalojoa bertan behera gera dadin eta espazioz gozatzen eta berau zaintzen jarrai dezagun.

Horretarako, hurbil zaite apirilaren 18an 8:30tan antolatutako gosari herrikoira. Babesa holan eskaini ezin badozu, espazioaren kanpoaldean egongo den kontzentrara gerturatu zaitezke!

otxantegitik ez dira pasako!

Duela 9 egun
Otxantegi Herri Lurra
Gorrondatxe bidea 34, Berango.
common.add_to_calendar
event.download_flyer