DESALOJO ARRISKUAN !!!
Larrabasterrako Auzoetxea desalojo arriskuan!
................................
Gotzaindegiak etxegabetze prozesua hasi du eta kaleratzea irailaren 30etik aurrera edozein momentutan eman daiteke.
Sopelako Larrabasterra auzoko Karmengo baseliza orain dela 3 urte okupatu zuen bizilagun talde batek, 8 urtez abandonatutako eraikina biziberrituz. Hiru urte hauetan zehar, herriaren existentzia eta erresistentziarako gune autogestionatu honek berebiziko eragina izan du gure eskualdean.
Auzoetxean asko dira autogestiotik, militantziatik eta kulturatik parte hartzen duten eragile eta kolektiboak, elkarlana bultzatuz, alternatibak sortuz eta komunitatea eraikiz.
``Desalojoa hain hurbil dagoen honetan, inoiz baino indar handiagoz salatu nahi dugu sistema kapitalista, indibidualista, kontsumista eta espekulatzaile honen aurka gaudela, eta okupazioa, autogestioa eta auzo-boterea aldarrikatzen ditugula.``
Helburu hori bera aldarrikatzeko, irailaren 25ean, 19:00etan, Sopelako Udaletxe plazatik abiatuko den manifestaziora dei egiten dugu.
Ondoren, 21:00etan, kontzertuak antolatu ditugu auzoetxean.
...............................
AUTOGESTIOARI EUTSI, GORA AUZOBOTEREA!