AZKEN DANTZA
AZKEN DANTZA

Serantesen hegaletik plazaraino, Vallejo tartean, Mamarigak beti erakutsi du bere indarra eta izaera herrikoia. Jakina da giro horretan hazi eta hezi garela denok. Garaiak aldatzen dira, noski, eta haiekin batera auzoa. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, zena izateari uzten dio auzoak. Umetan jolasten ginen kaleak kentzen dizkigute, baita erlazionatzeko moduak ere. Hala ere, adierazi dugun bezala, bizizrik dirau Mamariga betidanik bereizi izan duen sugarrak.

Espazioa espazioa da eta edozein helburutarako balio dezake. Etxe batek barne har dezake polizia-etxe edo epaitegi bat. Gaztetxea, aitzitik, zenbait ekintza garatzeko lekua izatea nahi genuen, hala nola elkar ezagutzeko, dantzatzeko, denbora elkarrekin pasatzeko eta konplizitateak sortzeko, bai eta lehendik genituenak aldatzeko ere.

Ekainaren 1ean Gaztetxeak ateak txiko ditu epaile baten aginduagatik, eta, berriro ere, hutsik egongo da. Bertan gertatu den guztia auzoaren eta gure historiaren parte da. Hala ere, kontuz! Ez dezagun iraganean hitz egin. Ez dugu zalantzarik, auzoak hazi gintuen bezala, laster sugar berriak piztuko dituzten txinpartak sortuko ditu.

Eskerrik asko. Maite zaituztegu.

12 egun barru
Mamarigako Gaztetxea
Mamariga Kalea 127, Santurtzi
common.add_to_calendar
event.download_flyer