ROTE ZORA
ROTE ZORA
2 days ago
La BEA
Pelota Kalea 3, Bilbo

Rote Zora emakume talde militantearen historia kontatzen du dokumentalak.
1970eko eta 1980ko hamarkadetan jardun zuen, klandestinoki, Alemaniako Errepublika Federalean.
Zelula Iraultzaileen testuinguruan sortu zen, eta emakumeen aurkako eguneroko indarkeriari aurre egitea izan zuen helburu.
Militante hauek teknologia genetikoak eta ugalketa-teknologiak, politika demografikoa eta nazioarteko ustiapen-baldintzak ere erasotu zituzten, nagusitasun kapitalista eta patriarkalaren adierazpentzat jotzen zituztelako.
Hainbat lekukoren bidez, Rote Zoraren inguruko historialari eta kide ohien testigantzekin, garai hartako emakumeen mugimenduaren eta taldearen historia kontatzen du dokumentalak.