FUORI ALFREDO DAL 41BIS, CHIUDERE IL 41BIS, LIBERI TUTTI, LIBERE TUTTE
FUORI ALFREDO DAL 41BIS, CHIUDERE IL 41BIS, LIBERI TUTTI, LIBERE TUTTE
a day ago

Alfredo Cospitorekin elkartasun manifestazioa Bilbon Martxoaren 24ean.
Alfredo Cospito italiar anarkistak gose greban 155 betetzen dituen egunean, Milanoko Espetxe Zaintzarako Epaitegiak zigorra Chiara haren arrebaren etxean atxilo betetzeko eskariak erabaki behar du. Egun horretan, Bilbon, anarkistak, antifaxistak, iraultzaileak eta solidarioak berriz ere Alfredo-ri elkartasuna adierazteko kalera irtengo gara, otsailaren 15ean eta 17an eta martxoaren 4ean egin genuen bezela. Oraingo honetan Euskal Herri osoko zein inguruko lurraldetako anai-arrebei gurekin Bilbon bat egitera deitzen diegu. Alfredoren zein Anna Beniaminoren berehalako askapena eskatzeko eta 41bisa, espainiar FIES eta Régimen Cerrado-a edota Frantzisko HQS bezelako atxilotze eta isolamendu erregimenak eta legedi bereziak (lege antiterroristak, Mozal Legea, Atzerritartasun legeak…) indargabetzea aldarrikatzeko!!

Al fianco di Alfredo e di chi lotta!! Alfredo askatu!!

Martxoaren 24ean, ostiralean, 19etan, Indautxu enparantzatik.(Metro irteeran)