Elkartasun jaialdia OLZINELLES ABSOLUCIÓ
Elkartasun jaialdia OLZINELLES ABSOLUCIÓ

OLZINELLES ABSOLUCIÓ
Elkartasun Jaialdia

Ate irekiera 20:00etan
Sarrera: BORONDATEA

Txopet
Ostrich Wedding
Las Sexpeares
Matxinada
Drama Darama

Abenduak 14 | Arrigoko Gaztetxea


2020ko Otsailean, “Escola Popular de Sants”-ek eta “Grup d’Habitatge”-k Bartzelonan inauterietako kalejira (rua) bat antolatu zuten. Bertan sortutako muntai polizialaren ondorioz, Kataluniako etxebizitzaren aldeko mugimenduko bi kide, horietako bat Hego Uribeko (Euskal Herria) kide eta militantea, hamabi urteko kartzela-zigorrari aurre egin beharrean daude.

Kalejira Sants auzoko kaleetatik antolatu zen, non, honen helburua etxebizitzaren problematikaren erantzuleetako batzuk seinalatzea eta nabarmentzea zen. “Rua”ren amaiera Olzinelles kalean burutu zen; haien etxeetatik botatako hainbat familia bizitzeko liberatu berri zen bloke baten ateetan.

Jai giro horretan zeudela, Mossos d'Esquadraren istiluen aurkako polizia unitatea agertu zen eta bertan zeuden familia, ume, zein Santseko kolektibo eta erakundeen kontra kargatzen hasi ziren oso modu oldarkorrean. Bertaratutako pertsonen aurkako karga bortitzaren ondoren, guztiak identifikatu zituzten. Gainera, herri eskolako haurrek inauterietako desfilerako egindako materiala guztiz apurtu zuten.

Poliziaren esku-hartzearen ondorioz, 70 pertsona zigortu dituzte, hainbat auzipetu daude eta bi kideri 12 urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete. Orain arte, epaiketarako hiru zitazio egon dira, berau, hiru aldiz atzeratuz. Ez da aipatu behar horrek bi inputatuentzat, haien senideentzat eta lagunentzat suposatzen duen karga ekonomiko zein emozionala. 2020an Olzinellas kalean izandako gertakaria eta auzipetuek aurre egin behar dioten zigorra nahikoa ez balitz bezala, klase nagusiak errepresio tresna guztiak erabiltzen ditu, Mossoetatik hasi, fiskal eta epaileetaraino, klase premisa batetik antolatzen diren kolektibo eta sindikatuak desmobilizatzen saiatzeko. Haien erasoen aurrean, inoiz baino antolatuago aurkituko gaituzte edozein errepresaliari elkartasunez erantzuteko. Horrela, 2025eko urtarrilaren 30ean Bartzelonako Auzitegi Probintzialean elkartuko gara epaituak izango diren kideei gure maitasun eta babes osoa eskaintzeko.

Amaitzeko, abenduaren 14an Arrigorriagako Gaztetxean egingo den jai solidariora gonbidatu nahi zaituztegu. Jaialdiaren helburua auzipetuta dauden kideentzat laguntza ekonomikoa lortzea izango da, bertan batutako diru guztia horretara bideratuz.

LA SOLIDARITAT DE CLASE LA NOSTRA MILLOR ARMA! OLZINELLES ABSOLUCIÓ!

30 days ago
(Kirolak) Arrigorriagako Gaztetxea
Martiartu auzoa, Arrigorriaga
Add to calendar
Download flyer