
Mila esker azkenengo asanbladara etortzeagatik!
Ozen! LGTBk eta E28 Koordinatzaileak ekainaren 28ko manifa antolatzeko bigarren batzar irekian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Urtero bezala, data hau egun erreibindikatzaile eta politiko bezala aldarrikatzen dugu, Bilboko Udalak hain gustuko dituen kapitalismo arrosaren estrategia neoliberalen parte inoiz izan ez dena.
Gure ustez, funtsezkoa da E28 hau probetxuz hartzea LGTB borrokaren merkantilizazioaren zein gentrifikazio prozesuen aurka agertzeko; baita ere transbibollomarika mugimenduaren antolakuntza politikoari deitzeko.
Batzarra irekia da kolektiboentzat eta pertsona indibidualentzat, baina ez instituzioentzat, ikuspegi antikapitalistarik ez duten erakundeentzat, ezta alderdi politiko instituzionalentzat.
📅 Maiatzaren 26an ⏱️ 18:30etan 🏠 Karmela-n (Fika kalea 44, Santutxu)
Antolatu ta borrokatu!