AURRERA GOAZ BAINA EZ AHAZTU. EUTSI ROMO!
AURRERA GOAZ BAINA EZ AHAZTU. EUTSI ROMO!
9 days ago

*Romon ez dugu ahazten.*
Otsailaren 14a, Lope de Vega 12ko eraikinen eraistearen aurka sortu zen herri mugimenduaren urteurrena.
Gogora ekarri nahi dugu eraikin hoiek porlan bloke bat baino gehiago zirela, Romoko auzokideen zatitxo bat hain zuzen ere.
Herriarena. Herriarentzat. Elkarbizitzeko eredu bat. Herri baten nortasunaren parte.
Horregatik, modu batera edo bestera eraikinak defendatu zutenen adorea goraipatu eta, borroka haren harira isunak jaso eta jazarpenak sufritzen ari diren auzokideei elkartasun osoa adierazi nahi diegu, baita auziperatuen absoluzioa exijitu ere.
Indar polizialei gure gorroto amaiezina.
Gauzak horrela, hurrengo asteazkeneko asanblada egunez aldatuko dugu eta, 19:00etan Romoko Santa Eugenia plazatik aterako den manifestazioarekin bat egingo dugu Larrabasterrako auzoetxearen kideok.
Diruzale eta espekulatzaileen aurrean herri antolakuntza!!
Aupa Romo!!