ASTIKA HERRIA DEFENDATUZ! DESALOJOA
*****BERTAN BEHERA***** ASTIKA HERRIA DEFENDATUZ! DESALOJOA
14 days ago

Astika Herriko asanbladak jakin berri du Maiatzaren 25eko behin-behineko desalojo-agindua bertan behera gelditu dela.
Argi gera dadila honek ez duela desalojo-arriskua bertan behera geratu denik esan nahi. Izan ere, prozesuak aurrera darrai, beraz ezin diogu adi egoteari utzi, erresistentzian jarraitzen dugulako.
Gainera, ezin ditugu hurrengo asteotan okupazioaren mugimenduaren aurka emango diren erasoak ahaztu, Lobato, Infernu, Fano,… eta egunero ematen diren etxegabetzeak.
Tinko jarraitu behar dugu borrokan, kapitalaren bortizkeriari aurre egiten, autogestioa eta elkar zaintza lanabes onenak ditugularik, gure etxeak, gaztetxeak eta guneak behar ditugu, gure munduan ezinbestekoak direlako.
Azpimarratu nahi dugu,elkartasunari esker oso aberasgarria izan dela aste guzti hauetan sortu izan den proiektuaren hauspotzea.
Aipamen berezi bat eta gure eskertza guztia, egunero irmoki lanean dabilen Okupazio Bulegoari, borroka kide izateaz gain, okupazioaren sarearen oinarri direlako. Merkatuen logikak gure ametsak zapuzten saiatzen diren arren, gure erantzunak berriro ere argi utzi du errepresioak gure borroka grinak eta bihotzetan daramagun mundu berri horren norabidea indarberritzeko bakarrik balio duela.
Argi gera dadila aurrean izan gaituztela eta izango gaituztela beti, gure gune okupatuen alde borrokan jarraituko dugulako, inoiz baino antolatuago, inoiz baino indartsuago gaudelako.
Adi egon hurrengo deialdietara!
Borrokak ez du etenik!
Gora autogestioa eta gora okupazioa!
🔥🔥🔥