LUR BARIK, ARNASIK EZ! OTXANTEGI AURRERA!
LUR BARIK, ARNASIK EZ! OTXANTEGI AURRERA!

👥 Ostegunean, bihar, 18:30ean👥
kontzentra Berangoko Nagusien Etxe aurrean
(metro alboan)

Atzo erresistentzia baketsua burutu genuen Otxantegi Herri Lurra proiektua defendatzeko: nekazal lurrak nekazaritzarako erabiltzen, hirigintza suntsitzailea gelditzen eta arnasa hartzeko topagunea sortzen jardun dugu elkarrekin.

🌱Otxantegi porlanaren hatzaparretatik babestu dugu ia hiru urtez

🫂 ESKERRIK ASKO bihotz-bihotzez gerturatu zineten guztioi, erresistentzia duina eta luzea egin genuen

😠Atxilotu bat eta bi zauritu izan ditugu legedia kapitala babesteko diseinatuta dagoelako, kosta ahala kosta: haien berde bakarra diruarena da
Beste kide batek bejazio patriarkalak jasan behar izan zituen bere fisikoagatik.

➡️Zeuk ere proiektuarekin bat egiten baduzu eta gertatutakoa salatu nahi baduzu erdu osteguneko kontzentrara!
LUR BARIK ARNASIK EZ! OTXANTEGI AURRERA!!!